#MAHAIA2020

Proyecto iniciado por/Projet initié par/Proiektuaren sustatzaileak: Yves Chaudouët, Alexandra Baurès & François Loustau

Artistas residentes/ Artistes résidents/Artista egoiliarrak: Alizée Armet, Carolina Otamendi, Eriz Moreno & Sandra Cadenas

25 junio-30 de agosto 2020 /// 25 juin-30 août 2020 /// 2020ko ekainaren 25etik abuztuaren 30era

- Atalante,3-5 Quai Amiral Antoine Sala, 64100 Bayonne ///- Sala Rekalde, Alameda Recalde 30, 48009 Bilbao ///- Ciudadela, El Horno, Av. del Ejército, s/n, 31001 Pamplona

- Castillano-Français-Euskara

Aplikazio

apk version.

EUS// ZURE SMARTPHONE-AREN BATERAGARRITASUNA EGIAZTATU

Huaek soilik dira pieza artistikoan murgiltzeko aplikazioarekin bateragarriak diren smartphone-ak

Data Pampelunea
Data Bayonne
Data Bilbao
Data hors U.E

MAHAIA LA CONCORDANTE Yves Chaudouët artistak eta Alexandra Baurès eta François Loustau komisarioek diseinatutako mugaz gaindiko mahai handi bat da. #MAHAIA2020 hiru lekutan dago: Iruñean, Baionan eta Bilbon. #MAHAIA2020 Alizée Armet, Carolina Otamendi, Eriz Moreno eta Sandra Cadenas artista berrien gonbidapen bat ere bada. #MAHAIA2020 proiektuak topaketa-prozesua eta artistikoki, fisikoki, espazialki eta mentalki konektatzeko desira erakusten ditu. Webgune hau eta eskuetan dituzun irudiak Alizée Armetek, Carolina Otamendik, Eriz Morenok eta Sandra Cadenasek 2020ko otsailaren 3an egindako esplorazioa trazatzen duen mapa da. Bidaia kolektibo hau hiru kategoria desberdinetan banatzen da, biziduna, unitarioa eta iragankorra, eta, gainera, #MAHAIA2020 proiektuaren hiru erakusketa-guneetan aurkezten da: Iruñean, Baionan eta Bilbon. Erakusketak desberdinak dira, baina mapa unibertsala da. Alizée Armetek, Carolina Otamendik, Eriz Morenok eta Sandra Cadenasek bere espedizioa dokumentatu dute irudien bidez; postal horiek #MAHAIA2020 proiektuak zehaztutako kartografiaren lekuetara digitalki konektatzeko saiakerak gauzatzen dituzte. Postal horiek eskaintzen dira #MAHAIA2020 proiektuaren irudimena erakusketa-aretotik kanpo hedatu ahal izateko... konkordantzia mugetatik harago konektatzeko eta esperimentatzeko modu bat.. # gorputzaz harago, #unitatea, #konexioa